Kanpinera sartzeko baimena kanpinzaleentzat bakarrik da; gainerako pertsonek harreran sarrera-baimena eskatu beharko dute. Salbuespenez, kanpinzaleak senide edo lagunak jasotzeko baimena eskatu ahal izango du. Hauek harreran nortasuna egiaztatzen duen agiri bat utzi beharko dute, eta irtetean berreskuratuko dute. Bisitaria eguneko bezero gisa hartuko da. Bisitarien ibilgailuak kanpinaren kanpoko aparkalekuan utzi beharko dira.
Kanpineko zuzendaritzak, beharrezkoa bada, kanpinzaleak kanporatuko ditu, baldin eta haien jokabideak gainerako kanpinzaleen lasaitasuna eta harmonia nahasten baditu edo bizikidetza, moral eta duintasun arauak errespetatzen ez badituzte, araudi honek ezartzen duen bezala. Lursailaren titularra izango da berari eta bere laguntzaileei egotz dakizkiekeen ekintza guztien erantzule.
Bizikleta, moto, patinete edo antzekoen gidatze lehiakorra edo arriskutsua erabat debekatuta dago. Arau hau ez betetzeak zuzendaritzak ibilgailuak atxikitzea ekar dezake. Adingabeen arduradunek, eragozpenak saihesteko, arau honen ez-betetzearen erantzule izango dira, eta ibilgailu horien erabilera egokia bermatu beharko dute.