Donezteberaino dagoen ibilbidea oso antzekoa da joanean zein itzuleran, baina GPSari adi egon beharko diogu adarrak ondo aukeratzeko.
Beti dago aukera, pertsona bakoitzaren indarren arabera, ibilbide bera joanean zein itzuleran egitekoa, ibilbidea gogortzeko edo leuntzeko. Malarrekako eremuan, uraren bidea egingo dugu 4 km-tan; ibilbide erraza baina oso polita mota honetako bizikletekin egiteko.