Presta zaitez gure 1. kategoriako kanpinean naturak
eskaintzen duen benetako lasaitasunaz gozatzeko. 4 km2 dituzu zure eskura,
atseden egunak plazer bilaka ditzazun.
Belarrezko zorua duten 100m2-ko 125 partzela ditugu,
elkarren artean heskaiez banatuak. Partzela bakoitzak ur- eta argi-konexioak
ditu. Bestalde, haur eta helduentzako igerilekuak dauzkagu (dohain),
bero handia egiten duen egunetan freskatzeko edota kirol pixka bat egin
nahi dutenentzat. Azkenik, txikienen gozamenerako jolastokia ere dago.
Bezeroari era askotako zerbitzu ugari eskaintzen dizikiogulako
gara 1. kategoriako kanpina: ur berozko dutxak, mediku zerbitzua,
kutxa gotorra, supermerkatua, taberna eta jatetxea, telefonoa, entxufeak, camping gas -bonbonak, komunak, komun kimikoak, elbarrituentzako komunak,
haurtxoentzako bainua, auto-karabanentzako hustubideak, arropa-garbigailua,
lehorgailua, plantxatzeko gela…
Akanpalekuan WI-FI Doan.
Horrez gain, aisialdirako hainbat aukera bezala pista de paddel ez squash aurkituko
dituzu (ikus aktibitateen atala) eta ez duzu aspertzeko betarik izanen gure artean eginen duzun
egonaldian.
Kanpin zerbitzuaz gain, bungalows-ak, apartamentuak eta landetxe bat ere eskaintzen ditugu, gehien atsegin duzun era hauta dezazun Baztan
bailaran iraganen duzun egonaldirako.
|